Jacob van Campen
Jacob van Campen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haarlem, 1596ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Bizilekua | Italia |
Heriotza | Amersfoort, 1657ko irailaren 13a (61 urte) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, artista, diseinatzailea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Haarlem Haga eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) |
Mugimendua | Dutch Baroque architecture (en) |
Jacob Van Campen (Haarlem, Herbehereak, 1596ko otsailaren 2a - Randenbroek (Amersfoort) 1657ko irailaren 13a). Herbeheretako margolari eta arkitekto barrokoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerritge Claes Jansz Berendr eta Pieter Jacobsz merkatariaren semea. Gurasoen familia biak aberatsak eta burgesak izan zirenez, van Campen-ek Amsterdam eta Haarlemgo enpresa eta kultura-munduan harreman onak izan zituen.
Van Campen margolaria izan zen eta bere hezkuntzari buruz ez dakigu ezer. Antza, denbora luzez Frans Pieterszekin egon izan zen eta hainbat biografok, Peter Paul Rubensen ikasketak jaso zituela uste dute. 1614, Van Campen Saint Luke margolari elkartean izena eman zuen. Bere aita urtebete geroago zendu zen.
1616 urte aldera eta 1620 urtera arte Italian bizi izan zen eta bertan Erroman oraindik zeuden Herbehereetako Caravaggio jarraitzaileekin harremanak izan zituen.
Italian zegoela Andrea Palladio (1508 – 1580), Vincenzo Scamozzi (1548 – 1616) eta Vitruvio-ren (K.a. 80-70 – K.a.15) lanak aztertu zituen eta horrela Herbehereetako estilo klasiko bat garatu zuen. Bere estiloa apala eta handigura gabea, batez ere Ingalaterran eragin handia izan zuen.
Bere amaren heriotzaren ostean, 1625an Jacob, seme nagusia izaki, Amersfoort inguruko Randenbroek jaurerria oinordetzan hartu zuen eta ordutik aurrera dokumentu anitzetan "Randenbroek Jauna" izenarekin agertzen da.
Inoiz ezkondu ez bazen ere, seme bat izan zuen, Alexander Van Campen.
1657an zendu eta Randenbroek-ko bere egoitzan lurperatu zuten.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jacob van Campen-ek familiari esker zituen harremanei esker eraikin garrantzitsu ugari eman zizkioten. 1625 urtean eraikin bat diseinatzeko lehen agindua jaso zuen. Eraikina Amsterdamen zegoen. Alde batetik Artus Quellinus I eskultoreen taldearen agindua eraman izan zuen eta bestetik Rembrandt (1606 – 1669) izan zen eraikuntzan parte hartu izan zuen margolarietako bat.
Herbehereetako lehen antzokia ere marraztu zuen, Amsterdamgo Stadsschouwburg alegia.
Bere lanik garrantzitsuena Amsterdamgo Dam Plaza, dagoen udaletxea da, gaur egun Errege jauregia, zeinen lehen harria 1648an ezarri zen. Van Campen, Kalverstraat inguruko etxebizitza garestietan esne-mamitan bizi izan zen
Van Campen, margolari modura ere aritu izan zen eta bere lanik garrantzitsuenetakoak, Huis ten Bosch jauregian Jacob Jordaens (1593 – 1678) eta Jan Lievens-ekin (1607 – 1674) batera egindako oihal eta horma lan apaingarri batzuk dira. Lan honetan Paulus Bor-en margolanen antzekotasuna nabaria da.
Bere maisulana Mauritshuis da (gaur egun Errege-margolanen Pintura Galeria) Hagan. Beste lan aipagarri batzukː Eliza Eraberritua (Hervormde Kerk) Renswouden, eta barroko garaiko Nieuwe Kerk (Eliza Berria, edo Santa Ana), Haarlemen.
Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Merkurio, Argus eta Io (hamarkadan 30 XVII. mendean), Mauritshuis, Haga.
- Azken epaia, San Jorge Eliza, Amersfoort.
- Apaingarriak, Huis ten Bosch, Haga.